miƩrcoles, 27 de mayo de 2009

Edurne Pasaban (Iritzi Artikulua)

Edurne Pasaban gipuzkoarrak hamabigarren zortzimilakoa burutu eta noski, hori ez da batere erreza. Gainera, oraingoan emakume bat ikusi dugu protagonista alpinismoan, eta jakina, hau oso garrantzitsua da guretzat, beti ohituta gaudelako mutilak ikusten.

Bestalde, mendizaleak garenok oso harro gaude lorpen honetaz. Hori gutxi ez balitz, Edurnek kirol zaletasuna bultzatu du gure artean. Gainera emakume hau euskalduna denez guretzako garrantzitsuagoa da.

Azkenik, ez genuke inolaz ere ahaztu nahi munduko zortzimilako gehien igotako emakumea dena, hamabi igo eta jeitsi dituelarik. Edurnek erakutsi du oso kemetsua dela, eta guztiok miresten dugu.

viernes, 22 de mayo de 2009

Iritzi testua




Edurne Pasaban


Gure ustez Edurne Pasaban oso kirolari ona da. Gainera euskalduna denez, guretzat ikaragarria izan da. Egin duen esfortzu guztia oso handia izan da eta hori asko balioztatzen da. Merito handia dauka bere bizitza guztian asko entrenatu ostean garaipen hau lortu duelako. Oso harro gaude euskaldun bezala eta kirolari bezala. Edurneren hitzetan Kangchenjunga tontor berri honen lorpena oso zaila egin zaio, esaten duenez bezte K2 bat igotzea bezahin zaila.
Dena den, Edurne emakume oso ausarta da eta ez du sekula atzera egin.

martes, 5 de mayo de 2009

Iritzi Gutuna (Ibon, Itziar eta Nora)

Zuzendari jauna:

3.DBH-ko hiru ikasle gara, Ibon, Nora eta Itziar.

Gutun honen bitartez gazte moduan iritzia eman nahi dugu.

Gure ustez eta gure ikaskideen ustez gazteek ez dugula tokirik denbora librea pasa ahal izateko.

Gure proposamenak hauek dira:

Alde batetik,gustatuko litzauguke futbol zelai berria edukitzea eta baitapatioko frontoia ere berriztea urezbeterik baitago.

Bestalde, udaletxekoak gauza gehiago prestatzea guretzat, guk parte hartzeko modukoak.

Baita gazteek elkarrekin egoteko lekuak ere behar ditugu, adibidez kanpa da gaur egun dugun leku bakarra. Espazio gehiagoizan beharko genuke horretarako.

Espero dugu hau zerbaitetarako balio izan dezan eta zuen erantzuna lehenbailehen espero dugu

miƩrcoles, 22 de abril de 2009

Pol eta Val (Pertsonaiak)

Pol gazte ausarta da. Oso lagunkoia eta genio handikoa. Asko gustatzen zaio lagunekin egotea eta haiei laguntzea.


Val neska alaia eta dibertigarria da. Pol eta Val primeran pasatzen dute elkarrekin.

lunes, 20 de abril de 2009

Pol eta Val

Pol eta Val ez zuten pentsatzen neskak hilda zeudela, bahituta zeudela pentsatzen zuten. Egun batean eskolako bidaian zeudela, neskak desagertu ziren egunean ikusi zuten gizon berbera ikusi zuten han. Momentu hartan, gizon horrek nesken bahiketan zerikusia zuela pentsatu zuten, hau da, nesken bahiketan parte hartu zuela. Orduan, neskak bilatzera joan ziren. Denbora asko egon ziren bilatzen eta kamioi bat ikusi zuten. Kamioira hurbildu ziren eta ahotsak entzun zituzten. Kamioia zabaltzen saiatu ziren eta zabaltzen zeuden bitartean gizona agertu zen. Gizona asko haserretu zen eta Pol eta Val jotzen hasi zen. Baina Pol eta Val defendatu egin ziren. Polek kamioia zabaldu zuen neskak ateratzeko. Orduan, denon artean poliziari deitu eta ihes egin zuten. Polizia iristerakoan gizona atxilotu zuten eta neskak oso pozik zeuden.

Prentsa

Ideia nagusiak:

1. Teknologiearen hedapena
2. Komunikazio taldeen garapena
3. Albisteen debekua mendeetan zehar
4. Interneteko prentsa

lunes, 12 de enero de 2009

Errimak

Zortziko Txikia
Zortziko handiak bezala, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau, temako egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze dramatiko eta epikoetarako baino.

- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A

Zortziko Handia
Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.
Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A