lunes, 12 de enero de 2009

Errimak

Zortziko Txikia
Zortziko handiak bezala, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau, temako egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze dramatiko eta epikoetarako baino.

- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A

Zortziko Handia
Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.
Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A

No hay comentarios: